Bidatz VILLANUEVA
Barik garraio txartela maiatzetik
dago martxan Bizkaia osoan. Bizkaiako Garraio Partzuergoak abian jarritako
proiektu honekin, creditrans, gizatrans eta hirukotrans txartelak bakar batekin
ordezkatzea du helburu. Kontakturik gabeko txartela da, nahikoa baita
txartela irakurgailura hurbiltzearekin. "Etorkizuneko teknologia" dela dio
BGPk eta horren adibide dira Korea eta Hong Kong, non populazioaren gehiengoak
kontakturik gabeko txartela darabilen.
Bi Barik mota daude eskuragarri, pertsonalizatua eta anonimoa.
Pertsonalizatua izateak, galduz gero edo lapurreta kasuetan txartela
ordezkatzea ahalbidetzen du eta era berean, saldo guztia berreskuratzea.
Txartel anonimoa izanik, aukera hori edukitzeko, datu pertsonalek erregistratuak
egon beharko dute.
Abantaila nagusien artean erosotasuna eta azkartasuna ditugu. Horrez
gain, Partzuergoaren arabera, garraioetako jende jarioa zehaztasun handiagoz
ezagutzea posible izanen da eta ondorioz, erabiltzaileen beharrak hobe asetzea.
Bestalde, mantentze-lanen kostua gutxituko da.



