lunes, 24 de septiembre de 2012

Barik txartela maiatzetik dago abian Bizkaia osoan


Bidatz VILLANUEVA
 
Barik garraio txartela maiatzetik dago martxan Bizkaia osoan. Bizkaiako Garraio Partzuergoak abian jarritako proiektu honekin, creditrans, gizatrans eta hirukotrans txartelak bakar batekin ordezkatzea du helburu. Kontakturik gabeko txartela da, nahikoa baita txartela irakurgailura hurbiltzearekin. "Etorkizuneko teknologia" dela dio BGPk eta horren adibide dira Korea eta Hong Kong, non populazioaren gehiengoak kontakturik gabeko txartela darabilen.

  Bi Barik mota daude eskuragarri, pertsonalizatua eta anonimoa. Pertsonalizatua izateak, galduz gero edo lapurreta kasuetan txartela ordezkatzea ahalbidetzen du eta era berean, saldo guztia berreskuratzea. Txartel anonimoa izanik, aukera hori edukitzeko, datu pertsonalek erregistratuak egon beharko dute.

  Abantaila nagusien artean erosotasuna eta azkartasuna ditugu. Horrez gain, Partzuergoaren arabera, garraioetako jende jarioa zehaztasun handiagoz ezagutzea posible izanen da eta ondorioz, erabiltzaileen beharrak hobe asetzea. Bestalde, mantentze-lanen kostua gutxituko da.

  Ander Rojo autobus gidariaren esanetan, nahiz eta Barik txartelak oraindik erabiltzaile gutxi dituen, hobekuntza nabari da, azkartasunean batik bat. Hala ere, sarritan arazoak egon direla aipatu du, irakurgailuak txartela ez onartzea adibidez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario