Gorka ZABALA
Deustuko unibertsitateko liburutegiaren urratsak jarraitzen ari da EHUko liburutegia. Agerian da egungo teknologia-berrikuntzei moldatu beharrean dagoela, eta hala dihardu. Leioako Campuseko erdian kokaturiko biblioteka erreformei ekin zion aurreko urtean eta oraindik eraikuntza-lanak ez dira bukatu.
Egun, liburutegira sartzeko bi sarbide daude, hala ere, lanak amaitutakoan bakarra geratuko da; eskaileretakoa, hain zuzen ere. Berrikuntza gehiagoren artean, txartel digitala daukagu nabarmenena. Horrekin, sartzeaz gain (sarrera elektronikoak, metroaren antzeko makinez baliatuz) liburuak eta abarrekoak (aldizkariak, bideoak, ordenagailuak) alokatu ahal izango dira, baita erosketak egin ere. Txartela pertsonala izango da bakoitzaren NAN zenbakiarekin, eta liburutegiko gune batzuetara sartu ahal izango da, guneak hala eskatzen badu. Aplikazio informatikoen erabileran ere abantailak izango ditu, segurtasuna eta bizkortasuna eskainiko dituelako.
''Patioan'' erosketak eta aldizkariak izeneko behin behineko gelatxoa dago eta bertan egin ahal izango dituzte ikasleek euren bilaketak. Eraberritze prosezu honetan ''patioan'' tresna gehiago ipiniko dituzte martxan. Esaterako, bideokamerak jarriko dituzte; ''ez da kontrolagatik'', fenomeno atmosferikoen eraginagatik baizik. Maite Possek, liburutegiko zuzendariordeak, adierazi du behin baino gehiagotan patioa urez gainezka geratu dela euri zaparradaren eraginez.''Alguna vez, hemos tenido que llamar a los de mantenimiento y a servicio de....porque teniamos un palmo de agua en el patio''. Hartara, horrelako beste bat pasatuz gero bideokameretako irudiek abisatuko die zerbitzuei.
Azkeneko aldaketei begira, kutxatila berriak ekarriko dituzte ikaslegoari gauzak bertan izteko aukera eskeiniz. Guztira, 400 kutxatila inguru ipiniko dituzte. Bestalde, kopiagintza lekualdatu behar izan dute eta hemendik aurrera behean izango dituzte zerbitzuak, nahiz eta hasierako aste hauetan ez dituzten zerbitzu guztiak eskeini.

No hay comentarios:
Publicar un comentario