Avid Media Composer programak sekulako arrakasta izan zuen EHUko Gizarte eta Komunikazioko Zientzien
fakultatean. Hori horrela izanik, aurten ere, bai publizitate,
kazetaritza eta ikus entzuneko ikasleek progarna honekin lan egiteko
aukera izango dute.
Avid Media Composerrarekin,
ikasleek edozein ikus entzuneko produktuak editatzeko baita sortzeko
ere aukera izan zuten. Hala nola, iragarkiak, bideoak, filmak,
erreportaiak... Gainera, beste programekin alderatuta, berri honek,
besteak ez duten lan egiteko abiadura eskeini zein ikasleei. Denera, 40
ordenagailu dira kanpus osoan programa hau instalatuta dutenak.
Programa honekin, ikasleak beste lan tresna bat ezagutzea lortu zuten.
Honen erabilpen egokia ikastea izan zen irakasleen helburua eta lortu
zutela esatea azpimarratzekoa da. Izan ere, lan munduan gero eta gehiago
erabiltzen ari baitira honelako programak. Hala eta guztiz ere, nahiko
arazo izan zituzten programa honen erabilpena ondo ezagutu arte. Izan
ere, bere onurak izan zituen arren, bere desabantailak ere izan zituen
progama konplexua den aldetik.
Bestalde,
esanguratsuak izan ziren azkenerako ikasleek lortutako emaitzak.
Ordenagailuetan programa hau erabiltzeaz aparte, sekulako lan txukunak
egitea lortu zituzten. Beraz, emaitzak nolakoak izan ziren ikusita
aurten ere Avid Media Composerra ikasleek eskuragarri izango dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario