EHUko hamahiru ikasleentzat lau hilabeteko espetxe zigorra eskatu zuen fiskalak desordena publikoa eragiteagatik 2008ko urtarrilean. Desordena publiko hau Bolognako prozesuaren aurkako protestetan parte hartze izanagatik burutu zen. Bertan parte hartu zuten ikasleek zenbait klaustro eten zituzten eta hainbat istilu ere eragin zituzten protesten harira, eta, ondorioz, hamahiru ikasle hauek auzipetuak izango dira.Ikasle Abertzaleek beraien laguntza eta babesa agertu nahi izan zuten hamahiru ikasle hauen alde. Epaiketa hau bidezkoa ez zela eta bertan behera uzteko eskakizuna egin zuten, eta EHU bera jo zuten epaiketa horren erantzule nagusi.
2007ko abenduan ere zenbait klaustro eten zituzten 250 ikasle inguruk. EHUko ikasleentzako barne araudia aldatzeko eztabaida egiten ari ziren, eta aldaketa horien aurkako iritzia agertu zuten ikasleek haien protesten bidez. Horrenbestekoa izan zen momentu horretako istilua non ertzaintza unibertsitatera sartu zen.2008ko urtarrileko protesta era berean amaitu zen, ikasleek klaustroaren bilera eten eta gero. Ertzaintzaren erasoa salatu zuten ikasleek orduan, eta salaketa hori konfirmatu dute orain, emendik gutxira egingo den epaiketaren harira. Ikasle Abertzaleen hitzetan, Unibertistateak hitz egin ordez auziak Poliziaren esku uztea nahiago duela adierazi dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario