
Gorka ZABALA
"Una sociedad no puede permitirse el lujo de que su generación mejor formada, más dinámica y preparada se encuentre en un 35% en paro" adierazi du EH Bilduko lehendakarigaiak, Laura Mintegi. Hartara, bere aurrekanpainako mezuaren norabidea aldatu du enpleguan zentratuz. Donostian izandako prentsaurreko batean, Ajuria Eneako aulkia bete ahalko duen hautagaiak aditzera eman du "lehendabiziko lehentasun" dela enplegua sortzea.
Gazteen formakuntza xahutzen ari dela argudiatuz, aldaketa fiskala proposatu du. Aldaketa "progresibo" honek lana sortzeko helburua baino ez du eukiko. Mintegiren politikaren barnean kalitatezko eta dohako osasun zerbitzuak ere sartzen dira. 2016 urtera begira, dependentzia eta zaintza giza-zerbitzu unibertsalak eskaintzea espero dute.
Horrez gain, Euskadi edozein osasun, hezkuntza, eta pentsio beharrak asetzeko gai dela esan du, gizarte-funtsak biltzeko gai baita. Azkenik, etxe-kaleratzeen aurka azaldu da, familia behartuei alokairu sozialen elkarteak proposatuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario