martes, 23 de octubre de 2012

Jesus Pejenaute Nafarroako Gobernuko Gizarte eta Politikako kontseilariak kargua utzi du diru-zuriketa egin izanaz akusatua izan ondoren


Bidatz VILLANUEVA

Jesus Pejenaute Nafarroako Gobernuko Gizarte eta Politikako kontseilariak dimisioa eskatu du, Kontuz! erakundeak  180.000 euroren zuriketa egin izanaz akusatu ondoren. Ikerketen arabera, 2007an Pejenaute CANeko zuzendari ordea zenean, 180.000 euro  500eko biletetan, 100 eta 200eko biletengatik aldatzeko agindua eman omen zuen, zehazteke zegoen hartzaile batentzako.  CANeko langileek irregulartasunak salatu arren, ez zen ikerketarik abian jarri. 

  Pejenauteren esanetan, kargua uztearen arrazoi nagusiak, Yolanda Bartzina presidentearen lana ez oztopatzea eta akusazio “faltsuei” duhintasunez aurre egin ahal izatea dira. Bestalde, kontseilariak akusazioa auzitegian salatu du, bera ez dela inongo delituren egile azalduz.  

  UPNk Pejenauten dimisioa onartu du. Oposizioaren ustetan gobernuaren ahultasuna islatzen du gertaera honek. Kontuz!-ek bere aldetik, ikerketa abiaraztera hots egin du, dimisioa dela eta bertan behera geratu ez dadin. Kargua orainarte Nafarroako Gobernuko Gizarte Politika eta Kontsumo zuzendaria izan den Iñigo Allík hartuko du. UPNk hauteskundeak irabazi zituenetik hirugarrena da kargua hartzen duena. 

  Pejenauteren ustezko delituaren garaian, Enrique Goñi  zen CANeko zuzendari eta Miguel Sanz presidente. Goñik Bartzelonatik ekarri zuen Pejenaute 2002an, bere konfiantzazko pertsona zelarik. CANeko irregulartasunen ondoren, karguan gora egin zuen eta 2009an Bartzinaren aholkulari pertsonala izatera pasa zen, Gizarte eta Politikako kontseilariaren kargua hartu zuen arte. 

(Patxi Zamora Kontuz!-eko kidearen hitzak Pejenaute kasuaren inguruan)




Iturria: Ateak Ireki

No hay comentarios:

Publicar un comentario