sábado, 20 de octubre de 2012

Auzitegiak 197/2006 epaia ezarria zuten bi preso askatzeko agindu du

Garazi USABIAGA


Oskar Abad eta Itziar Martinez euskal presoek duela hiru eta bi urte kalean behar zutela onartu zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor salak. Bi presoak berehala askatzeko agindu zuen, eta atzo ziren Salamancako Topas espetxetik ateratzekoak. 

  Basaurikoa da Abad. 1991n espetxeratu zuten, eta 2010eko abendurako  zuen kaleratze eguna. Doktrina ezarrita eduki zuten espetxean, 2021. Urtera arte hala egon beharko zuela jakinarazita. Auzitegitik jakinarazi zutenez, 1973ko Zigor Kodea oinarritzat hartuta zigortu zuten Abad. 1995eko Zigor Kodea Abadentzat mesedegarri zela onartu zuen Auzitegi Nazionalak. Horren arabera kalean behar zuela ondorioztatu zuen, eta askatzeko agindu.


 Itziar Martinez Galdakaoko presoaren kasuan onartu du auzitegiak 197/2006 epaia gaizki ezarri zitzaiola. Baina abokatuek ohartarazi zuten 1991n berekin egoera berean atxilotu zuten beste kide baten eskaera onartu zutela, eta beraz, Martinezi ere neurri bera ezarri behar zitzaiola. Arrazoia eman zion auzitegiak, eta kaleratzea erabaki. Orain, 2009an askatu behar zutela ebatzi zuen auzitegiak. 

  Bestalde, euskal presoen abokatuek 197/2006 epaia ezarri zieten beste 20 presoren helegiteak aurkeztuko dituzte Europako Giza Eskubideen Auzitegian

No hay comentarios:

Publicar un comentario