martes, 23 de octubre de 2012

Urkullu: 'Etorkizun hobeago bat lortuko dugu, elkarrekin


Gorka ZABALA



Urriak 21ean ospatutako hauteskundeetan oro har, jeltzaleak nagusitu ziren erkidego guztietan Gipuzkoan izan ezik,  EAJk eta EH Bilduk 9na eserleku lortu baitzituzten. Hala ere, oraindik ez dute bildu gehiengo absolutua modu askean gobernatu ahal izateko. Beraz, beste alderdi batekin edo batzuekin adostasunei heltzeko bidea jarraitu behar dela esan du lehendakarigai berriak.


Emaitzek hala adierazten dute: 27 eserleku EAJrentzat, 21 EH Bildurentzat, 16 PSOErentzat, 10 PPrentzat eta eserleku bakarra UPDrentzat. Koalizioaren bat izatekotan bi izan litezke; alde batetik EAJ eta EH Bilduren artekoa 48 eserlekuekin, eta bestetik EAJ eta PSOErena 43 eserlekuekin. Patxi Lopezen osteko Euskadik ( hau da Iñigo Urkulluren lehendakaritzarena) haren historiako laugarren Parlamentu abertzeleena edukiko du. Gutxigora behera, diputatuen bi herenak alde nazionalisten alde jotzen du (48 75etik).

No hay comentarios:

Publicar un comentario