Hezkuntza paradigmak
Arlo akademikoa alde batera utziz, faktore emozionalak haur edota gazte baten garapen prozesuan erabakigarriak dira. Zerk eragiten du horretan? Zer ondorio dakartza?
Ziberkazetaritzako idazkera - politika
viernes, 21 de diciembre de 2012
miércoles, 12 de diciembre de 2012
martes, 27 de noviembre de 2012
martes, 23 de octubre de 2012
Jesus Pejenaute Nafarroako Gobernuko Gizarte eta Politikako kontseilariak kargua utzi du diru-zuriketa egin izanaz akusatua izan ondoren
Bidatz VILLANUEVA

UPNk Pejenauten dimisioa onartu du. Oposizioaren ustetan
gobernuaren ahultasuna islatzen du gertaera honek. Kontuz!-ek bere aldetik,
ikerketa abiaraztera hots egin du, dimisioa dela eta bertan behera geratu ez
dadin. Kargua orainarte Nafarroako Gobernuko Gizarte Politika eta
Kontsumo zuzendaria izan den Iñigo Allík hartuko du. UPNk hauteskundeak irabazi
zituenetik hirugarrena da kargua hartzen duena.
Pejenauteren ustezko delituaren
garaian, Enrique Goñi zen CANeko
zuzendari eta Miguel Sanz presidente. Goñik Bartzelonatik ekarri zuen Pejenaute
2002an, bere konfiantzazko pertsona zelarik. CANeko irregulartasunen ondoren, karguan
gora egin zuen eta 2009an Bartzinaren aholkulari pertsonala izatera pasa zen,
Gizarte eta Politikako kontseilariaren kargua hartu zuen arte.
(Patxi Zamora Kontuz!-eko kidearen hitzak Pejenaute kasuaren inguruan)
Iturria: Ateak Ireki
Urkullu: 'Etorkizun hobeago bat lortuko dugu, elkarrekin

Gorka ZABALA
Urriak 21ean ospatutako hauteskundeetan oro har, jeltzaleak nagusitu ziren erkidego guztietan Gipuzkoan izan ezik, EAJk eta EH Bilduk 9na eserleku lortu baitzituzten. Hala ere, oraindik ez dute bildu gehiengo absolutua modu askean gobernatu ahal izateko. Beraz, beste alderdi batekin edo batzuekin adostasunei heltzeko bidea jarraitu behar dela esan du lehendakarigai berriak.


sábado, 20 de octubre de 2012
Auzitegiak 197/2006 epaia ezarria zuten bi preso askatzeko agindu du
Garazi USABIAGA

Basaurikoa da Abad. 1991n espetxeratu zuten, eta 2010eko abendurako zuen kaleratze eguna. Doktrina ezarrita eduki zuten espetxean, 2021. Urtera arte hala egon beharko zuela jakinarazita. Auzitegitik jakinarazi zutenez, 1973ko Zigor Kodea oinarritzat hartuta zigortu zuten Abad. 1995eko Zigor Kodea Abadentzat mesedegarri zela onartu zuen Auzitegi Nazionalak. Horren arabera kalean behar zuela ondorioztatu zuen, eta askatzeko agindu.

Bestalde, euskal presoen abokatuek 197/2006 epaia ezarri zieten beste 20 presoren helegiteak aurkeztuko dituzte Europako Giza Eskubideen Auzitegian.

Oskar Abad eta Itziar Martinez euskal presoek duela hiru eta bi urte kalean behar zutela onartu zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor salak. Bi presoak berehala askatzeko agindu zuen, eta atzo ziren Salamancako Topas espetxetik ateratzekoak.
Basaurikoa da Abad. 1991n espetxeratu zuten, eta 2010eko abendurako zuen kaleratze eguna. Doktrina ezarrita eduki zuten espetxean, 2021. Urtera arte hala egon beharko zuela jakinarazita. Auzitegitik jakinarazi zutenez, 1973ko Zigor Kodea oinarritzat hartuta zigortu zuten Abad. 1995eko Zigor Kodea Abadentzat mesedegarri zela onartu zuen Auzitegi Nazionalak. Horren arabera kalean behar zuela ondorioztatu zuen, eta askatzeko agindu.

Itziar Martinez Galdakaoko presoaren
kasuan onartu du auzitegiak 197/2006 epaia gaizki ezarri zitzaiola. Baina
abokatuek ohartarazi zuten 1991n berekin egoera berean atxilotu zuten beste
kide baten eskaera onartu zutela, eta beraz, Martinezi ere neurri bera ezarri
behar zitzaiola. Arrazoia eman zion auzitegiak, eta kaleratzea erabaki. Orain,
2009an askatu behar zutela ebatzi zuen auzitegiak.
Bestalde, euskal presoen abokatuek 197/2006 epaia ezarri zieten beste 20 presoren helegiteak aurkeztuko dituzte Europako Giza Eskubideen Auzitegian.
lunes, 1 de octubre de 2012
Hernani eta Urbietako hamar gazte auzipetuetatik lau absolbitu ditu fiskaltzak
Bidatz VILLANUEVA
Hernani eta Urbietako hamar gazte auzipetuetatik lau absolbitu ditu fiskaltzak akusazioa erretiratuz. Antton Zabala, Txaber Zabaleta, Ekaitz Telleria eta Mikel Garaioa dira aske geratu diren gazteak. Gainontzekoentzat sei urtera jaitsi du espetxe zigor eskaera.
Hernani eta Urbietako hamar gazte auzipetuetatik lau absolbitu ditu fiskaltzak akusazioa erretiratuz. Antton Zabala, Txaber Zabaleta, Ekaitz Telleria eta Mikel Garaioa dira aske geratu diren gazteak. Gainontzekoentzat sei urtera jaitsi du espetxe zigor eskaera.
Irailaren 18an hasi zen 10 gazteren aurkako
epaiketa Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Fiskaltzak Segi euskal gazte
antolakunde independentistan jardun izana egozten die. Urriaren 1erarte luzatu
da epaiketa eta bai gazte, lekuko, zein ertzainek deklaratu dute jada.
Hamar gazteek Segiko kide izatea ukatu zuten, irailaren 18
eta 19an eginiko deklarazioetan. Hernaniko Gazte Asanbladan jardun izana
onartu, baina horrek ez duela gazte antolakundearekin ezer ikustekorik adierazi
zuten. Bestalde, polizien menpean zeudenean tratu txarrak jasan zituztela
salatu zuten gehienek. Atxilotuen konfiantzazko medikuak pribatutasunik ez
zutela izan azaldu zuen eta horrez gain, bere lana gauzatzeko ezintasuna,
baliabide faltagatik. Ertzaintzari dagokionez, tratu txarrak egon zirenik ukatu
zuen.
2009ko martxoan atxilotu zituzten Baltasar Gartzon epaileak
abiarazitako sarekadan, Jarrai-Haika-Segi auziaren harira. Segi 2002an legez
kanpo geratu zen Gartzonen aginduz eta 2007an Auzitegi Gorenak talde terroristatzat
jo zuen. Aitzakia hori izanik, hamarnaka gazte espetxeratu dituzte azken
urteotan Euskal Herrian. Gazte erakundeak aurtengo ekainean egin zuen bere
azken agerraldia agur errateko, hamarkada bat baino gehiagoko borrokaren
ondoren.
(Gazteek epaiketaren bigarren egunaren inguruan egindako balorazioa)
Suscribirse a:
Entradas (Atom)