Bidatz VILLANUEVA
Pejenauteren esanetan, kargua uztearen arrazoi nagusiak,
Yolanda Bartzina presidentearen lana ez oztopatzea eta akusazio “faltsuei”
duhintasunez aurre egin ahal izatea dira. Bestalde, kontseilariak akusazioa
auzitegian salatu du, bera ez dela inongo delituren egile azalduz.
UPNk Pejenauten dimisioa onartu du. Oposizioaren ustetan
gobernuaren ahultasuna islatzen du gertaera honek. Kontuz!-ek bere aldetik,
ikerketa abiaraztera hots egin du, dimisioa dela eta bertan behera geratu ez
dadin. Kargua orainarte Nafarroako Gobernuko Gizarte Politika eta
Kontsumo zuzendaria izan den Iñigo Allík hartuko du. UPNk hauteskundeak irabazi
zituenetik hirugarrena da kargua hartzen duena.
Pejenauteren ustezko delituaren
garaian, Enrique Goñi zen CANeko
zuzendari eta Miguel Sanz presidente. Goñik Bartzelonatik ekarri zuen Pejenaute
2002an, bere konfiantzazko pertsona zelarik. CANeko irregulartasunen ondoren, karguan
gora egin zuen eta 2009an Bartzinaren aholkulari pertsonala izatera pasa zen,
Gizarte eta Politikako kontseilariaren kargua hartu zuen arte.
(Patxi Zamora Kontuz!-eko kidearen hitzak Pejenaute kasuaren inguruan)
Iturria: Ateak Ireki








