Hezkuntza paradigmak
Arlo akademikoa alde batera utziz, faktore emozionalak haur edota gazte baten garapen prozesuan erabakigarriak dira. Zerk eragiten du horretan? Zer ondorio dakartza?
viernes, 21 de diciembre de 2012
miércoles, 12 de diciembre de 2012
martes, 27 de noviembre de 2012
martes, 23 de octubre de 2012
Jesus Pejenaute Nafarroako Gobernuko Gizarte eta Politikako kontseilariak kargua utzi du diru-zuriketa egin izanaz akusatua izan ondoren
Bidatz VILLANUEVA
Pejenauteren esanetan, kargua uztearen arrazoi nagusiak,
Yolanda Bartzina presidentearen lana ez oztopatzea eta akusazio “faltsuei”
duhintasunez aurre egin ahal izatea dira. Bestalde, kontseilariak akusazioa
auzitegian salatu du, bera ez dela inongo delituren egile azalduz.
UPNk Pejenauten dimisioa onartu du. Oposizioaren ustetan
gobernuaren ahultasuna islatzen du gertaera honek. Kontuz!-ek bere aldetik,
ikerketa abiaraztera hots egin du, dimisioa dela eta bertan behera geratu ez
dadin. Kargua orainarte Nafarroako Gobernuko Gizarte Politika eta
Kontsumo zuzendaria izan den Iñigo Allík hartuko du. UPNk hauteskundeak irabazi
zituenetik hirugarrena da kargua hartzen duena.
Pejenauteren ustezko delituaren
garaian, Enrique Goñi zen CANeko
zuzendari eta Miguel Sanz presidente. Goñik Bartzelonatik ekarri zuen Pejenaute
2002an, bere konfiantzazko pertsona zelarik. CANeko irregulartasunen ondoren, karguan
gora egin zuen eta 2009an Bartzinaren aholkulari pertsonala izatera pasa zen,
Gizarte eta Politikako kontseilariaren kargua hartu zuen arte.
(Patxi Zamora Kontuz!-eko kidearen hitzak Pejenaute kasuaren inguruan)
Iturria: Ateak Ireki
Urkullu: 'Etorkizun hobeago bat lortuko dugu, elkarrekin

Gorka ZABALA
Urriak 21ean ospatutako hauteskundeetan oro har, jeltzaleak nagusitu ziren erkidego guztietan Gipuzkoan izan ezik, EAJk eta EH Bilduk 9na eserleku lortu baitzituzten. Hala ere, oraindik ez dute bildu gehiengo absolutua modu askean gobernatu ahal izateko. Beraz, beste alderdi batekin edo batzuekin adostasunei heltzeko bidea jarraitu behar dela esan du lehendakarigai berriak.

Emaitzek hala adierazten dute: 27 eserleku EAJrentzat, 21 EH Bildurentzat, 16 PSOErentzat, 10 PPrentzat eta eserleku bakarra UPDrentzat. Koalizioaren bat izatekotan bi izan litezke; alde batetik EAJ eta EH Bilduren artekoa 48 eserlekuekin, eta bestetik EAJ eta PSOErena 43 eserlekuekin. Patxi Lopezen osteko Euskadik ( hau da Iñigo Urkulluren lehendakaritzarena) haren historiako laugarren Parlamentu abertzeleena edukiko du. Gutxigora behera, diputatuen bi herenak alde nazionalisten alde jotzen du (48 75etik).sábado, 20 de octubre de 2012
Auzitegiak 197/2006 epaia ezarria zuten bi preso askatzeko agindu du
Garazi USABIAGA

Basaurikoa da Abad. 1991n espetxeratu zuten, eta 2010eko abendurako zuen kaleratze eguna. Doktrina ezarrita eduki zuten espetxean, 2021. Urtera arte hala egon beharko zuela jakinarazita. Auzitegitik jakinarazi zutenez, 1973ko Zigor Kodea oinarritzat hartuta zigortu zuten Abad. 1995eko Zigor Kodea Abadentzat mesedegarri zela onartu zuen Auzitegi Nazionalak. Horren arabera kalean behar zuela ondorioztatu zuen, eta askatzeko agindu.

Bestalde, euskal presoen abokatuek 197/2006 epaia ezarri zieten beste 20 presoren helegiteak aurkeztuko dituzte Europako Giza Eskubideen Auzitegian.

Oskar Abad eta Itziar Martinez euskal presoek duela hiru eta bi urte kalean behar zutela onartu zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor salak. Bi presoak berehala askatzeko agindu zuen, eta atzo ziren Salamancako Topas espetxetik ateratzekoak.
Basaurikoa da Abad. 1991n espetxeratu zuten, eta 2010eko abendurako zuen kaleratze eguna. Doktrina ezarrita eduki zuten espetxean, 2021. Urtera arte hala egon beharko zuela jakinarazita. Auzitegitik jakinarazi zutenez, 1973ko Zigor Kodea oinarritzat hartuta zigortu zuten Abad. 1995eko Zigor Kodea Abadentzat mesedegarri zela onartu zuen Auzitegi Nazionalak. Horren arabera kalean behar zuela ondorioztatu zuen, eta askatzeko agindu.

Itziar Martinez Galdakaoko presoaren
kasuan onartu du auzitegiak 197/2006 epaia gaizki ezarri zitzaiola. Baina
abokatuek ohartarazi zuten 1991n berekin egoera berean atxilotu zuten beste
kide baten eskaera onartu zutela, eta beraz, Martinezi ere neurri bera ezarri
behar zitzaiola. Arrazoia eman zion auzitegiak, eta kaleratzea erabaki. Orain,
2009an askatu behar zutela ebatzi zuen auzitegiak.
Bestalde, euskal presoen abokatuek 197/2006 epaia ezarri zieten beste 20 presoren helegiteak aurkeztuko dituzte Europako Giza Eskubideen Auzitegian.
lunes, 1 de octubre de 2012
Hernani eta Urbietako hamar gazte auzipetuetatik lau absolbitu ditu fiskaltzak
Bidatz VILLANUEVA
Hernani eta Urbietako hamar gazte auzipetuetatik lau absolbitu ditu fiskaltzak akusazioa erretiratuz. Antton Zabala, Txaber Zabaleta, Ekaitz Telleria eta Mikel Garaioa dira aske geratu diren gazteak. Gainontzekoentzat sei urtera jaitsi du espetxe zigor eskaera.
Hernani eta Urbietako hamar gazte auzipetuetatik lau absolbitu ditu fiskaltzak akusazioa erretiratuz. Antton Zabala, Txaber Zabaleta, Ekaitz Telleria eta Mikel Garaioa dira aske geratu diren gazteak. Gainontzekoentzat sei urtera jaitsi du espetxe zigor eskaera.
Irailaren 18an hasi zen 10 gazteren aurkako
epaiketa Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Fiskaltzak Segi euskal gazte
antolakunde independentistan jardun izana egozten die. Urriaren 1erarte luzatu
da epaiketa eta bai gazte, lekuko, zein ertzainek deklaratu dute jada.
Hamar gazteek Segiko kide izatea ukatu zuten, irailaren 18
eta 19an eginiko deklarazioetan. Hernaniko Gazte Asanbladan jardun izana
onartu, baina horrek ez duela gazte antolakundearekin ezer ikustekorik adierazi
zuten. Bestalde, polizien menpean zeudenean tratu txarrak jasan zituztela
salatu zuten gehienek. Atxilotuen konfiantzazko medikuak pribatutasunik ez
zutela izan azaldu zuen eta horrez gain, bere lana gauzatzeko ezintasuna,
baliabide faltagatik. Ertzaintzari dagokionez, tratu txarrak egon zirenik ukatu
zuen.
2009ko martxoan atxilotu zituzten Baltasar Gartzon epaileak
abiarazitako sarekadan, Jarrai-Haika-Segi auziaren harira. Segi 2002an legez
kanpo geratu zen Gartzonen aginduz eta 2007an Auzitegi Gorenak talde terroristatzat
jo zuen. Aitzakia hori izanik, hamarnaka gazte espetxeratu dituzte azken
urteotan Euskal Herrian. Gazte erakundeak aurtengo ekainean egin zuen bere
azken agerraldia agur errateko, hamarkada bat baino gehiagoko borrokaren
ondoren.
(Gazteek epaiketaren bigarren egunaren inguruan egindako balorazioa)
Langabezia tasaren %35 gazteek betezen dute

Gorka ZABALA
"Una sociedad no puede permitirse el lujo de que su generación mejor formada, más dinámica y preparada se encuentre en un 35% en paro" adierazi du EH Bilduko lehendakarigaiak, Laura Mintegi. Hartara, bere aurrekanpainako mezuaren norabidea aldatu du enpleguan zentratuz. Donostian izandako prentsaurreko batean, Ajuria Eneako aulkia bete ahalko duen hautagaiak aditzera eman du "lehendabiziko lehentasun" dela enplegua sortzea.
Gazteen formakuntza xahutzen ari dela argudiatuz, aldaketa fiskala proposatu du. Aldaketa "progresibo" honek lana sortzeko helburua baino ez du eukiko. Mintegiren politikaren barnean kalitatezko eta dohako osasun zerbitzuak ere sartzen dira. 2016 urtera begira, dependentzia eta zaintza giza-zerbitzu unibertsalak eskaintzea espero dute.
Horrez gain, Euskadi edozein osasun, hezkuntza, eta pentsio beharrak asetzeko gai dela esan du, gizarte-funtsak biltzeko gai baita. Azkenik, etxe-kaleratzeen aurka azaldu da, familia behartuei alokairu sozialen elkarteak proposatuz.
EHUko hamahiru ikasle epaituko dituzte Leioako campusean egindako protestengatik
Garazi USABIAGA
EHUko hamahiru ikasleentzat lau hilabeteko espetxe zigorra eskatu zuen fiskalak desordena publikoa eragiteagatik 2008ko urtarrilean. Desordena publiko hau Bolognako prozesuaren aurkako protestetan parte hartze izanagatik burutu zen. Bertan parte hartu zuten ikasleek zenbait klaustro eten zituzten eta hainbat istilu ere eragin zituzten protesten harira, eta, ondorioz, hamahiru ikasle hauek auzipetuak izango dira.
Ikasle Abertzaleek beraien laguntza eta babesa agertu nahi izan zuten hamahiru ikasle hauen alde. Epaiketa hau bidezkoa ez zela eta bertan behera uzteko eskakizuna egin zuten, eta EHU bera jo zuten epaiketa horren erantzule nagusi.
2007ko abenduan ere zenbait klaustro eten zituzten 250 ikasle inguruk. EHUko ikasleentzako barne araudia aldatzeko eztabaida egiten ari ziren, eta aldaketa horien aurkako iritzia agertu zuten ikasleek haien protesten bidez. Horrenbestekoa izan zen momentu horretako istilua non ertzaintza unibertsitatera sartu zen.
2008ko urtarrileko protesta era berean amaitu zen, ikasleek klaustroaren bilera eten eta gero. Ertzaintzaren erasoa salatu zuten ikasleek orduan, eta salaketa hori konfirmatu dute orain, emendik gutxira egingo den epaiketaren harira. Ikasle Abertzaleen hitzetan, Unibertistateak hitz egin ordez auziak Poliziaren esku uztea nahiago duela adierazi dute.
EHUko hamahiru ikasleentzat lau hilabeteko espetxe zigorra eskatu zuen fiskalak desordena publikoa eragiteagatik 2008ko urtarrilean. Desordena publiko hau Bolognako prozesuaren aurkako protestetan parte hartze izanagatik burutu zen. Bertan parte hartu zuten ikasleek zenbait klaustro eten zituzten eta hainbat istilu ere eragin zituzten protesten harira, eta, ondorioz, hamahiru ikasle hauek auzipetuak izango dira.Ikasle Abertzaleek beraien laguntza eta babesa agertu nahi izan zuten hamahiru ikasle hauen alde. Epaiketa hau bidezkoa ez zela eta bertan behera uzteko eskakizuna egin zuten, eta EHU bera jo zuten epaiketa horren erantzule nagusi.
2007ko abenduan ere zenbait klaustro eten zituzten 250 ikasle inguruk. EHUko ikasleentzako barne araudia aldatzeko eztabaida egiten ari ziren, eta aldaketa horien aurkako iritzia agertu zuten ikasleek haien protesten bidez. Horrenbestekoa izan zen momentu horretako istilua non ertzaintza unibertsitatera sartu zen.2008ko urtarrileko protesta era berean amaitu zen, ikasleek klaustroaren bilera eten eta gero. Ertzaintzaren erasoa salatu zuten ikasleek orduan, eta salaketa hori konfirmatu dute orain, emendik gutxira egingo den epaiketaren harira. Ikasle Abertzaleen hitzetan, Unibertistateak hitz egin ordez auziak Poliziaren esku uztea nahiago duela adierazi dute.
lunes, 24 de septiembre de 2012
Barik txartela maiatzetik dago abian Bizkaia osoan
Bidatz VILLANUEVA
Barik garraio txartela maiatzetik
dago martxan Bizkaia osoan. Bizkaiako Garraio Partzuergoak abian jarritako
proiektu honekin, creditrans, gizatrans eta hirukotrans txartelak bakar batekin
ordezkatzea du helburu. Kontakturik gabeko txartela da, nahikoa baita
txartela irakurgailura hurbiltzearekin. "Etorkizuneko teknologia" dela dio
BGPk eta horren adibide dira Korea eta Hong Kong, non populazioaren gehiengoak
kontakturik gabeko txartela darabilen.
Bi Barik mota daude eskuragarri, pertsonalizatua eta anonimoa.
Pertsonalizatua izateak, galduz gero edo lapurreta kasuetan txartela
ordezkatzea ahalbidetzen du eta era berean, saldo guztia berreskuratzea.
Txartel anonimoa izanik, aukera hori edukitzeko, datu pertsonalek erregistratuak
egon beharko dute.
Abantaila nagusien artean erosotasuna eta azkartasuna ditugu. Horrez
gain, Partzuergoaren arabera, garraioetako jende jarioa zehaztasun handiagoz
ezagutzea posible izanen da eta ondorioz, erabiltzaileen beharrak hobe asetzea.
Bestalde, mantentze-lanen kostua gutxituko da.
martes, 18 de septiembre de 2012
Avid Media Composerrek arrakasta handia izan du Bizkaiko kanpusean
Garazi USABIAGA
Programa honekin, ikasleak beste lan tresna bat ezagutzea lortu zuten.
Honen erabilpen egokia ikastea izan zen irakasleen helburua eta lortu
zutela esatea azpimarratzekoa da. Izan ere, lan munduan gero eta gehiago
erabiltzen ari baitira honelako programak. Hala eta guztiz ere, nahiko
arazo izan zituzten programa honen erabilpena ondo ezagutu arte. Izan
ere, bere onurak izan zituen arren, bere desabantailak ere izan zituen
progama konplexua den aldetik.
Avid Media Composer programak sekulako arrakasta izan zuen EHUko Gizarte eta Komunikazioko Zientzien
fakultatean. Hori horrela izanik, aurten ere, bai publizitate,
kazetaritza eta ikus entzuneko ikasleek progarna honekin lan egiteko
aukera izango dute.
Avid Media Composerrarekin,
ikasleek edozein ikus entzuneko produktuak editatzeko baita sortzeko
ere aukera izan zuten. Hala nola, iragarkiak, bideoak, filmak,
erreportaiak... Gainera, beste programekin alderatuta, berri honek,
besteak ez duten lan egiteko abiadura eskeini zein ikasleei. Denera, 40
ordenagailu dira kanpus osoan programa hau instalatuta dutenak.
Programa honekin, ikasleak beste lan tresna bat ezagutzea lortu zuten.
Honen erabilpen egokia ikastea izan zen irakasleen helburua eta lortu
zutela esatea azpimarratzekoa da. Izan ere, lan munduan gero eta gehiago
erabiltzen ari baitira honelako programak. Hala eta guztiz ere, nahiko
arazo izan zituzten programa honen erabilpena ondo ezagutu arte. Izan
ere, bere onurak izan zituen arren, bere desabantailak ere izan zituen
progama konplexua den aldetik.
Bestalde,
esanguratsuak izan ziren azkenerako ikasleek lortutako emaitzak.
Ordenagailuetan programa hau erabiltzeaz aparte, sekulako lan txukunak
egitea lortu zituzten. Beraz, emaitzak nolakoak izan ziren ikusita
aurten ere Avid Media Composerra ikasleek eskuragarri izango dute.
Leioako campuseko liburutegiak txartel digitalak ipiniko ditu eskuragarri
Gorka ZABALA
Deustuko unibertsitateko liburutegiaren urratsak jarraitzen ari da EHUko liburutegia. Agerian da egungo teknologia-berrikuntzei moldatu beharrean dagoela, eta hala dihardu. Leioako Campuseko erdian kokaturiko biblioteka erreformei ekin zion aurreko urtean eta oraindik eraikuntza-lanak ez dira bukatu.
Egun, liburutegira sartzeko bi sarbide daude, hala ere, lanak amaitutakoan bakarra geratuko da; eskaileretakoa, hain zuzen ere. Berrikuntza gehiagoren artean, txartel digitala daukagu nabarmenena. Horrekin, sartzeaz gain (sarrera elektronikoak, metroaren antzeko makinez baliatuz) liburuak eta abarrekoak (aldizkariak, bideoak, ordenagailuak) alokatu ahal izango dira, baita erosketak egin ere. Txartela pertsonala izango da bakoitzaren NAN zenbakiarekin, eta liburutegiko gune batzuetara sartu ahal izango da, guneak hala eskatzen badu. Aplikazio informatikoen erabileran ere abantailak izango ditu, segurtasuna eta bizkortasuna eskainiko dituelako.
''Patioan'' erosketak eta aldizkariak izeneko behin behineko gelatxoa dago eta bertan egin ahal izango dituzte ikasleek euren bilaketak. Eraberritze prosezu honetan ''patioan'' tresna gehiago ipiniko dituzte martxan. Esaterako, bideokamerak jarriko dituzte; ''ez da kontrolagatik'', fenomeno atmosferikoen eraginagatik baizik. Maite Possek, liburutegiko zuzendariordeak, adierazi du behin baino gehiagotan patioa urez gainezka geratu dela euri zaparradaren eraginez.''Alguna vez, hemos tenido que llamar a los de mantenimiento y a servicio de....porque teniamos un palmo de agua en el patio''. Hartara, horrelako beste bat pasatuz gero bideokameretako irudiek abisatuko die zerbitzuei.
Azkeneko aldaketei begira, kutxatila berriak ekarriko dituzte ikaslegoari gauzak bertan izteko aukera eskeiniz. Guztira, 400 kutxatila inguru ipiniko dituzte. Bestalde, kopiagintza lekualdatu behar izan dute eta hemendik aurrera behean izango dituzte zerbitzuak, nahiz eta hasierako aste hauetan ez dituzten zerbitzu guztiak eskeini.
martes, 11 de septiembre de 2012
Gorka, Garazi, Ander eta Bidatz gara, publizitatea, ikus entzunezko hizkuntza eta kazetaritzako 2. mailako ikasleak Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean. Lauhileko honetan politikaren gaia jorratuko dugu, ikuspegi ezberdinak eskainiz, gure helburuetako bat ziberkazetaritzako idazkera hobetzea izanik. Bestalde, bloga komunikaziorako tresna bezala edukita, kudeatzen eta erabilera egokia ematen ikasiko dugu.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)



